miércoles, 9 de mayo de 2012

Maiatzaren 9a: NAZIOARTEKO HEGATIEN EGUNA

Maiatzaren 9an Hegaztien Nazioarteko-Eguna ospatu ohi da hainbat eta hainbat herrialdeetan. Informazio gehiagorako sakatu hemen. BirdLife Internationalek antolatua.



Atera ditzagun kontuak. Gure korrespontsalak elkarrizketatu duen zozoak bi kume atera zituen aurrena, lau bigarren txitaldian eta hiru gehiago hirugarrenean. Beraz, bi zozo genituen lekuan (bederatzi gazteak gehituta) orain 11 ditugunez, populazioa hazten ari dela ondoriozta genezake, ezta? Ez bada! Urtea joan urtea etorri txori gehienek txito asko ateratzen dituzte baina populazioek ez dute gorabehera izugarririk izaten.
Nola ulertu bada hau? Animalia batzuk hainbeste kume egitearen arrazoia, espeziearen hilkortasun handiarekin orekatzen da. Honela, gure zozoak habiatik ateratako txito gehienak, harrapariek ehizatuko dituzte, goseak hilko dira, edo auskalo nola akabatuko duten, baina oso gutxik lortuko dute heldutasunera iristea. Adituen ustez, txori-espezie gehienetan jarritako arrautzen % 10 edo gutxiago iritsiko da heldutasunera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario