lunes, 5 de diciembre de 2011

OTSOEKIN BUELTAKA



Araba eta Bizkaiko mendebaldean otsoak daude. Ehiztari eta abeltzainek antolatutako ehizaldietan mordoska bat akabatzea lortu dute, baina bat edo beste libratu dira: zorte gehien izan dutenak edo... otsorik azkarrenak, auskalo! 

Bihotzarekin jokatuta, Euskal Herrian hain eskasa den animaliaren ehiza onartzea zaila bada ere, buruarekin eginda gauzak bestela ikus daitezke. Gaur egun gure lurraldean dugun artzantza-sistemarekin (artzainak ez daude erabat aziendekin eta artzanorik ez da ia erabiltzen) otsoen eta artzainen artean arazo franko sortzea normala da. Dena den, otsoen mugitzeko gaitasun bikaina kontuan hartuta, animalia hauek basa-animalia ugari dauden lekuetan egokitzen has litezke, eta azienden artean ia kalterik egin gabe bizi. Negua hurbiltzen ari den sasoi honetan hauxe da opa dieguna: zorte pixka bat otsoei, lurralde berri lasaiagoetan finkatzeko, eta artzainei, euren lana bakean bete ahal izan dezatela. Erraza ez, baina… Hala bedi!


M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian


No hay comentarios:

Publicar un comentario