martes, 6 de octubre de 2015

URRIAK 8, HABITAT EGUNA


Urriaren 8an, osteguna, goizeko 8,30etan klase guztietan ospatuko dugu.


Aurten KONTSUMO ARDURATSUA eta energia landuko ditugu. Beste gauza batzuen artean institutuan sortzen dugun aztarna gutxitzen ahaleginduko gara. 


Kontsumo arduratsua benetako premiei egokitutako kontsumo  ohiturekin zerikusia duen kontzeptua da, eta ingurumena eta gizarte-berdintasuna zaintzea bultzatzen duten aukeren aldekoa da. Kontsumo arduratsuaren definizoak aztertu berri ditugun lau kontsumo-motak hartzen ditu berebaitan; hau da:

·                 Kontsumo arrazionala,

·                 Kontsumo etikoa, aukera bidezkoenak, solidarioenak eta ekologikoenak balioetsita kontsumitzen dela

·                 Kontsumo alternatiboa erosteko eta saltzeko betiko kanaletatik aldentzen dena eta produktuak berrerabiltzeko joera duena da  

·                 Kontsumo iraunkorra Garapen iraunkorra lortzeko eta herritarrek bizi-kalitate hobea izan dezaten lortzeko


Hauek Bideoak ikusiko ditugu: 

Lehen eta bigarren mailan:

 

Hirugarren eta laugarren maila 

 Batxilergorako, baina beste egun batean



Aurreko urteetako konpromisoak gogoratuko ditugu.

Konpromisoak irakurtzen diren bitartean, ondo legoke, ondorio errazak ateratzea.



ENERGIA

·        Geletan kanpoko argia aprobetxatzen ahalegintzea

·        Geletako, pasiloetako, komunetako...  argiak itzaltzea. Ordenagailua amatatzea.

·        Berogailua ipinita dagoenean leihoak ez zabaltzea.

HONDAKINAK

·        Paperaren kontsumoa murrizteko:Paper berria ahal den gutxien erabili, paper birziklatua erabili, fotokopiak bi aldeetatik egin eta folioetan bi aldeetatik idatzi, papera berrerabili (kutxak daude geletan).

·        Gaikako zabor bilketa bultzatzeko:Gelak ahal den garbien mantentzea. Jolastokia, ataria eta institutuko gainontzeko lekuak ere garbi mantentzen ahalegintzea.

·        Edukiontziak behar bezala erabiltzea (paperarentzat, plastiko eta ontzientzat...)

GARRAIOA

·        Trena, autobusa eta garraio publikoak gehiago erabiltzen saiatzea.

·        Bizikletaz edo oinez joaten saiatzea

URA

·        Uraren erabileraren jarraipena egingo dugu

·        Komunak ez ditugu paperontzi gisa erabiliko.

·        Zerbait apurtuta dagoenean abisatuko dugu: Ikastetxean, zuzendari edo atezainari esangodiogu, etxean gurasoei, eta herriko zerbait apurtuta ikusten dugunean udaletxeradeituko dugu.

BIODIBERTSITATEA

·        Insitutuko eta herriko lorategiak eta zuhaitzak zainduko ditugu

·        Jolastokian eta lorategian zaborra ez botatzen saiatuko gara

·        Institutu eta eskolan txorientzako habiak egiten eta jartzeko orduan kokalekurik egokienak proposatzera konprometitzen gara


Delegatu berdea aukeratu. Aukeratu den delegatuak  posta bat idatzi helbide honetara agenda21@txorierribhi.cometa esan  urriaren 9an, atsedenaldian bost minututako bilera izango dela liburutegian.

Bertsoa abestu.
 Ama lurrari zer ein dotzegu?

begiratu ingurura,

ezer ez dogu birziklatzen ta

ezerk ez dozku ardura,

kontsumismoan munduan gaude

sartuta oso gustura

mundu bakarra dekogu eta

zaindu dezagun natura."



Lurrean dugun egoereak

oso triste jartzen gaitu

beraz zeozer egingo dogu

Planetak merezi baitu

Natura beti errespetatu

etalagunakezahaztu

Ahal den guztiaberrerabili

taezindanabirziklatu



TxORIERRIBHI.BERTSOLARITZA.KON

peiojosepedoinuen.



jueves, 17 de septiembre de 2015

Autorik Gabeko Eguna irailaren 22an

Eta zuk zer egingo duzu? Ea datorren asteartean, irailaren 22an, Institutura etortzeko bidea ekologikoago egiten dugun. Joan prestatzen...

Urtero turismoen erabilera gutxitzeko deiak egin arren, Europako eta Euskal Herriko errepideetan gero eta trafiko gehiago dago. jasateko moduko Mugikortasuna lortzea izan behar da helburua.
Urteak dira Autorik Gabeko Eguna egiten hasi zenetik, baina azken urteotako estatistiken arabera, gero eta ibilgailu gehiago dabiltza gure errepideetan handik-hona:
  • Euskal Autonomia Erkidegoan  turismo kopuruak gora egin du, eta dagoeneko bi biztanleko turismo bat dago.
  • EAEn ere CO2 isurien ia erdia garraioek sortzen dute.
  • Urtero 80.000 europar hiltzen da trafikoaren kutsadurarekin lotutako gaixotasunek eraginda.
Estatistikak larriak izanik ere, egunotan Mugikortasun jasangarri baten aldeko astea egiten ari da. Hori dela-eta Europako eta Euskal Herriko hiri eta herri nagusietan hitzaldiak antolatu dira, ibilgailuek eta, bereziki, turismoek eragiten duten kutsaduraz hitz egiteko. Bilbo da trafiko gehien sofritzen duen euskal hiria, eta igande honetarako antolatu ekitaldiak ugari dira.
Arazoari aurre egiteko errezeta nagusia beti bera da: hiri barruko joan-etorrietan garraio publikoa eta bizikleta erabiltzea, edo oinez ibiltzea. Izan ere, aukera guzti hauek merkeagoak izateaz gain, ingurumena askoz ere gutxiago kaltetzen dute edo ez dute batere kaltetzen.

Txorierrin ekitaldiren bat dago?